Laudio herri hezitzaile bilakatzeko lehen urratsak eman dituzte

Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 22:22

Hezkuntza topaketa antolatu zuten larunbatean Lamuza parkeko Kasinoan, Oinherriren "herri hezitzailearen filosofia" Laudion nola aplikatu daitekeen pentsatzen hasteko. Maite Aspiazuk eman dizkigu ekimenaren zertzelada nagusiak.

Hezkuntza topaketa antolatu zuen Udalak larunbatean Lamuza parkeko Kasinoan, Oinherriren "herri hezitzailearen filosofia" Laudion nola aplikatu daitekeen pentsatzen hasteko. 

Laudioko hezkuntza komunitateko hainbat ordezkari bildu ziren larunbaten goizean Lamuza parkeko Kasinoan eginiko topaketan. Laudioko Udalak sustatu zuen ekimena, eta Oinherriko kideak aritu ziren saioa bideratzen. Euskal Herriko sare bat da Oinherri, hainbat hezkuntza eragile eta herri biltzen dituena, eta "herri hezitzaileak" sortzea du helburu. 

Horretara bideratu zuten, hain zuzen, larunbateko zita: Laudio herri hezitzaile nola bilakatu daitekeen pentsatzera. "Goiz emankorra" izan zen, Maite Aspiazuren hitzetan. "Oso esparru ezberdinetako jendea bildu zen: hezkuntza formalekoa, ez-formalekoa, udalekoak, herrigintzakoak... eta bakoitzak bere hezkuntzaren ertzetik egin zuen ekarpena", azaldu du Oinherriko kideak. 

Aspiazuk aurreratu duenez, Laudion Hekuntza Kontseilu bat eratzea izango litzateke hurrengo urratsa, "herri mailako hezkuntza proiektu partekatu bat adosten hasteko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide