ARGAZKIAK

Jon Durana eta Beatriz Pacho, ElorritxuGauez lasterketako kirolaririk azkarrenak

Erredakzioa 2024ko mar. 28a, 07:00

Martxoaren 24an egin zuten ElorritxuGauez trail lasterketaren bigarren edizioa. Berrehun korrikalarik hartu zuten parte, eta Antonio Crespo Perez aritu zen argazkilari lanetan.

ElorritxuGauez trail lasterketaren bigarren edizioa egin zuten iragan martxoaren 24an. 2020an sortu zuten kirol proba gautarra, bi urtean behin errepikatzeko asmoarekin. Edizio batetik bestera garapen nabaria izan du lasterketak. Izan ere, azken edizio honetan berrehun korrikalarik baino gehiagok eskuratu zuten bertan parte hartzeko dortsala.

Aiaramendi Korrikalariak taldeko Jon Durana izan zen azkarrena gizonezkoen kategorian, 17 kilometroko luzera eta 800 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea 1 ordu eta 21 minutuko denboran osatuta. Emakumezkoen artean, aldiz, Areta Traileko Beatriz Pacho izan zen garailea. Hemen kontsultatu daiteke sailkapen guztiak.

Argazkiak: Antonio Crespo Perez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide