Aretaren herri nortasuna aldarrikatu du marea zuri-gorriak

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko api. 21a, 09:48

Aretako Eguna ospatu zuten atzo, auzokideak elkartu eta Aretaren herri izaera ozen aldarrikatzeko. Eguraldia lagun, giro ona izan zen nagusi goizetik iluntzera arte.

"Herri izaera aldarrikatzea eta bizilagunen arteko harremanak estutzea". Helburu horrekin atera ziren atzo kalera Aretako dozenaka bizilagun. Aretako Eguna ospatu zuten, auzokideen elkargune izateko jaio den ospakizuna. Goizetik iluntzera arteko egitarau zabala antolatu zuten, herriko eragile eta norbanako ugariren laguntzari esker.

Aretako bandera erraldoia altxatu zutenekoa izan zen unerik hunkigarri eta biziena, txaranga herrikoi batek lagunduta eta "independentzia" oihu artean. Aurrerantzean, eskolako aparkalekuko hagan eskegita geratuko da bandera, "aretarren izaeraren ikur".

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide