Bidelagun ekimenak dozenaka lagun batu ditu berriro gaurko saioan

Aitor Aspuru Saez 2024ko api. 24a, 12:30

Larrazabal-Landaluze auzunera jo dute gaur Bidelagun ekimenean parte hartzen duten herritarrek. Euren artean egon dira elkarte anitzetako, Laudio Institutuko eta jatorri ugariko laudioarrak.

Laudioko Udaleko Adinekoentzako Politika Aktiboen eta Osasun Publikoaren arloak abiatutako Bidelagun ekimenaren saio berria egin dute gaur. 10:00etan dozenaka lagun batu dira Herriko Plazan eta Larrazabal-Landaluzera joan dira gero.

Maiatzaren 10ean eta 20an eta ekainaren 9an eta 18an izango dira hurrengo hitzorduak. Momentuz, herritar kopuruaren aldetik, zein sustatzaileen balorazioaren aldetik positiboa izaten ari da egitasmoa.

Izan ere, dozenaka pertsona elkartzen dira ibilaldi bakoitzean eta Laudioko Udalak 39 inkesta egin zizkien parte-hartzaileei, eta beste hamar bat jarduera dinamizatzen lagundu duten tokiko hiru kolektiboei (Sartu, Asasam eta EPA). Lortutako emaitzak oso onak izan dira; laudioarrek 10etik 9ko notarekin baloratu dutelako zerbitzua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide