Amiantoa topatu dute Granja kiroldegiko igerilekuko aldageletan

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko api. 30a, 18:30

Igerilekuko aldagela komunek itxita jarraitzen dute. / Aiaraldea.eus

Amiantozko zuntzak dituen fibrozementua topatu du Laudioko Udalak igerilekuko aldageletan. Garbiketa eta ikuskaritza lanak burutu bitartean itxita mantenduko dituzte aldagelak, baina gainerako kirol azpiegiturek erabilgarri jarraitzen dute.

Laudioko Udalak jakinarazi du amiantozko zuntzak dituen fibrozementua topatu dutela Granja kiroldegiko igerilekuko aldagela eta komunetan. Ostiralean piztu ziren alarma guztiak gizonezkoen aldagelan fibrozementua topatu ostean. Aldagela berehala itxi zuten eta Udalak enpresa espezializatu bati agindu zion instalazio guztiak ikuskatzeko. Jardun horretan ari zirela, igerilekuko emakumeen aldagelan ere topatu zituzten amianto zuntzak, eta espazio hori ere berehala itxi zuten.

Udalak Osalani eta Osasunerako Euskal Erakundeari bidali dizkio jakinarazpenak eta ikuskaritza lan gehiago egingo dituzte datozen egunetan.

Aldagelako komunak itxita

Garbiketa-lanak amaitu eta instalazioen osasun-segurtasuna ziurtatu bitartean, itxita jarraituko dute igerilekuetako emakume zein gizonezkoen aldagela komunak. Halaber, erabilgarri daude kirol azpiegiturak eta kiroldegiko gainerako norbanako aldagelak zein aldagela komunak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide