EGI eguna ospatuko dute martxoaren 21ean

Okondon ospatuko da aurten EGI eguna, “Gaztedi bizia, Euskadi berria” lelopean. Bertara heltzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik autobusak antolatu dituzte gazte jeltzaleek. Izena emateko epeak gaur joko du amaiera. Parte hartu ahal izateko, hurrengo posta elektronikoetara idatzi behar da:

- Bizkaia     egi.bbb@eaj-pnv.eus          

- Gipuzkoa  egi@gipuzko.com                

- Arabaa     egi.abb@eaj-pnv.eus           

Okondon ospatuko da aurten EGI eguna, “Gaztedi bizia, Euskadi berria” lelopean. Bertara heltzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik autobusak antolatu dituzte gazte jeltzaleek. Izena emateko epea gaur bukatzen da. Parte hartu ahal izateko, hurrengo posta elektronikoetara idatzi behar da:

- Bizkaia     egi.bbb@eaj-pnv.eus          

- Gipuzkoa  egi@gipuzko.com                

- Arabaa     egi.abb@eaj-pnv.eus           

- Nafarroa   egi.nafarroa@gmail.com    

 

Egun osoko egitaraua prestatu dute EGI eguna ospatzeko. Izen ematearekin batera bazkaria, afaria eta Urduñako aterpetxean lo egiteko lekua jasotzen dira.

 

12:30- Ailegatzea eta trikipoteo

14:30- Herri bazkaria

16:30- Ekitaldi Politikoa. Joana Egiluz (Euzko Gaztedi) eta Ramiro González (EAJren Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaia)

18:00- Astobiza txakolindegira bisita gidatua, Txakoli ezberdinetako kata

20:00- Herri Kirolak

21:30- Afaria

22:30-04:00- DJ

04:30- Urduñako gaua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide