Itziar Kastrexana zinegotziak azaldu du kale izendegia beharrezkoa zela zenbait arazo ekiditeko. Izan ere, zenbait larrialditan gaizki-ulertuak gertatu dira anbulantziekin kaleen, auzuneen eta zenbakien harira. Horregatik, besteak beste, zehatz-mehatz osatu dute dokumentua, aurrerantzean horrelakorik gerta ez daitezen.
Bestalde, udalerriko mapak hainbat informazio jasotzen du; toponimikoa edota ibilbideak egiteko, kasu.