Euskararen normalizazioa Aiaraldean

Euskararen aldeko txirrindulari lasterketa herrikoia egingo dute bihar

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abu. 23a, 17:46

Eskualdean bizikleta ibilaldi ugari egin dira. Iruditan, Arespalditzakoa. / Aiaraldea

Jaien baitan euskara sustatzeko kirol ekintza 11:00etan hasiko da. 

Gaur hasi dira Okondoko Jaiak. Kulturak tarte handia hartuko badu ere, kirola eta euskara uztartzeko ekintza berritzailea aurkeztu du Okondoko Jai Batzordeak: "Euskararen aldeko I.Txirrindulari Lasterketa Herrikoia". 11:00etan abiatuko da ekimena Okondoko kaleetan barrena. 

Hiru maila egong odira: umeena, gazteena eta helduena. 10 urte bitartekoek itzuli txikia egingo dute; kilometro batekoa. Gazteek, berriz, 2.3 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, zirkuituari bira bakarra emango diote. 16 urtetik gorakoek txirrindulan zeharkatuko duten bidea bera izango da, baina hiru bueltakoa izango da euren luzeera. 

Ekimena irekia da, edonork hartu lezake parte. Izen ematea 10:45ean izango da, 11:55ean ekiteko dortsal banaketari. Hala, hamaiketatik hamabitara gauzatuko dira lasterketak. "12:15ean izango da sari banaketa", adierazi dute. Ordu horretan jasoko dituzte banatutako dortsalak ere. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide