WhatsApp bidezko komunikazio kanala sortu du Okondoko Udalak

Erredakzioa 2022ko aza. 15a, 13:30

'Alta' hitza bidali behar da kanalera harpidetzeko. / Aiaraldea.eus

Udal informazioa WhatsApp-en jasotzeko aukera izango dute okondoarrek, tokiko erakundeak abiatu berri duen komunikazio kanal berriaren bitartez. Hedapen-zerrendara harpidetzeko, 'Alta' mezua bidali behar dute interesdunek 678 17 66 82 WhatsApp zenbakira.

WhatsApp bidezko hedapen-kanala sortu berri du Okondoko Udalak, tokiko erakundearen informazioa errazago zabaltzeko. Arkide udal aldizkarian adierazi bezala, "ez da administrazio-izapideak egiteko bide bat", auzotarrekiko komunikazioa errazteko tresna baizik. 

Udal informazioa jaso nahi izanez gero, hurrengo zenbakia gorde behar dute okondoarrek sakelako agendan, kontaktu berri gisa: 678 17 66 82. Horren ostean, WhatsApp aplikazioan sartu, kontatu berri hori aukeratu eta "Alta" mezua bidali behar zaio.

Behin alta emanda, informazio gehiago ez jasotzeko, hots, zerbitzua bertan behera uzteko, nahikoa da "Baja" hitza duen mezu bat bidaltzearekin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide