Altxa Burua Okondo taldea sortu dute hainbat gurasok, smartphonearen erabileraren adina atzeratzeko

Aitor Aspuru Saez 2024ko ots. 21a, 16:30
Lehen smartphonea erosteko presioa txikitu nahi dute. / Wikipedia

Okondoko zenbait familia elkartu dira egitasmoan, kezkatuta baitaude Interneterako sarbidea duten sakelakoen eraginagatik adingabeen hezkuntza eta emozioen garapenean. Euren proposamena da 16 urte bete arte ez ematea gazteei horrelako gailurik eta apurka-apurka egitea, nerabeak lagunduta.

Altxa Burua Okondo taldea sortu berri dute zenbait familiek smartphoneen erabilerari buruz hausnartzeko eta gurasoei proposatzeko gailu hori izateko adina 16 urteetan finkatzea, gutxienez, eta pixkanaka-pixkanaka eta adingabeak lagunduta egitea.

Izan ere, familiek kezka agertu dute teknologia mota horiek daukaten eraginagatik adingabeen hezkuntza garapenean eta baita arlo pertsonalean eta emozionalean ere.

Zehazki, Altxa Burua Okondoko kideen xedeetako bat da egungo joera iraultzea eta lehen smartphonea erosteko presioa atzeratzea.

Bide anitzak jorratuko dituzte horretarako. Hasteko, adin goiztiarrean Internetarako sarbidea duen gailuen eragin kaltegarriak jakinarazi nahi dituzte. Halaber, zabalpen lan horrekin neurriak ere bultzatu eta adostu nahi dituzte ikastetxeekin; jazarpena, cyberbullinga eta eduki desegokien kontsumoa ekiditeko.

Ahalegin horretan, Altxa Burua Okondok Udalarekin elkarlan harremana sustatu nahi du. "Mugimendu hau estatuan sortu da eta Gobernuan eragitea da bere asmoa. Guk Okondoko Udalarekin lan egin nahi dugu".

Euren edukiak partekatzeko Telegram kanala (AltxaburuaOkondo) eta posta helbidea ere sortu dute: altxaburuaokondo@gmail.com. Web orrialdea ere badute.

Taldeko kideek ahalik eta gehien zabaldu nahi dute eztabaida, baina tokikotasuna lehenesten dute. "Aiarako familia batzuekin egon gara harremanetan, eta idealena izango litzateke eurek talde propioa sortzea". Orozkon ere badago talde bat, nahiz eta jarduera publikorik ez izan, momentuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide