Jende ugari elkartu zen Santa Marinan eguraldiak lagunduta

Hilak 19, igandean, Santa Marina Eguna ospatu zuten Orozkoko  izen bereko mendi eremuan. Urtero legez, herriko Matxintxu emakume taldearen esku egon da antolaketa, eta betiko legez -eguraldiak lagundurik-, egun aparta eskaini zieten bertaratu ziren guztiei.

Orozkoko behatoki ezin hobeagoa den Santa Marina mendi honetan izan zen ospakizuna. Oinez zein autoz, jende nahikoa animatu zen igotzen, baita antolatutako ekintzetan parte hartzen ere: paellada, mus txapelketa, kantukada... eta jaia guztiz berezia egiten duten parapente-jaitsieretan.

Argazkiak: Joxe Blanco eta Fede Alberdi

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide