Nagusien egoitzaren kudeaketarako kontratazio plegu berriak onartu dituzte

Txabi Alvarado Bañares 2017ko mar. 15a, 07:30

Orozkoko Andra Mari egoitzaren kanpoaldeko irudi bat. Argazkia: GoogleMaps

Kontratazio plegu berrien alde azaldu dira Adie eta EAJ. EH Bildu abstenitu egin da bozketan.

Andra Mari nagusien egoitzaren kudeaketa lehiaketa publikora ateratzeko pleguak onartu ziren atzo Orozkoko Udal Osoko Bilkuran. “Hamar urtez egon da enpresa bera egoitza kudeatzen, eta kontratazio berria abian jartzeko unea heldu da”, adierazi du Josu Sanpedro alkateak udalbatzan.

Sei urteko iraupena izango du esleipenak eta lau urte gehiago luzatu ahalko da. “Modu horretan, uste dugu berme ugari ematen diegula aurkezten diren enpresei, zerbitzu hobea eskaintzeari begira”, azaldu du.

Haren esanetan, baldintza-agirietan baloratu egingo dira enpresen ziurtagiriak. “Prezioen beherakada horrenbeste sarituko ez duen formula nahi dugu. Ez dugu dirua aurreztea bilatzen, zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaintzea baizik”.

Oposizioaren onarpena
Oposizioko bi taldeek (EAJk eta EH Bilduk) begi onez ikusi dituzte gobernu-taldeak aurkeztutako oinarriak. Hala ere, EH Bildu abstenitu egin da bozketan, argudiatuta zerbitzua Bizkaiko Foru Aldundiak bere osotasunean kudeatu beharko lukeela.

Kontratazioan zehazten denez, egoitzak 43 plaza izango ditu: 36 kontzertatuak, 4 munizipalak eta hiru pribatuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide