Distantzia motzeko Euskadiko Duatloi Txapelketa irabazi du Koldo Etxebarriak

Txabi Alvarado Bañares 2017ko mar. 16a, 08:05

Koldo Etxebarria podiumean (erdian). Argazkia: Oinkariak taldea

23 urte azpiko kategorian lortu du garaipena. Sailkapen orokorrean hamaikagarren postua eskuratu du.

Koldo Etxebarriak irabazi du Distantzia motzeko Euskadiko Duatloi Txapelketa, 23 urte azpiko kategorian. Sailkapen orokorrean 11. geratu da kirolari orozkoarra.

Oñatin izan zen norgehiagoka, igandean. Parte hartzaileek 10 kilometro egin behar izan zituzten lehenbizi, oinez. 36 kilometro egin zituzten bizikletaz gero eta, amaitzeko, beste 5  korrika. Oinkariak triatloi taldeko kide bezala parte hartu zuen Etxebarriak proban.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide