Mendi publikoetako larreak kudeatzeko ordenantza onartu dute

Erredakzioa 2017ko mar. 17a, 08:00

Erabilera publikoko 3.100 larre hektarea ditu Orozkok, sei menditan banatuta. Argazkia: Eider Palmou

Aho batez onartu zen ordenantza, Adie, EAJ eta EH Bilduren botoekin.

Orozkoko mendi publikoetako larreak kudeatzeko ordenantza onartu zen astearteko Udal Osoko Bilkuran.

Ordenantza berriak hainbat aldaketa planteatzen ditu aurreko arautegiarekiko, Josu San Pedro alkateak azaldu duenez. Osasun kontrol gehiago ezarri eta tokiko arrazak sustatzeko neurriak planteatzen ditu, besteak beste.

Erabilera publikoko 3.100 larre hektarea ditu Orozkok, sei menditan banatuta.

Udal-talde guztien adostasuna
Aho batez onartu zen ordenantza, Adie, EAJ eta EH Bilduk alde bozkatu baitzuten. Zigor Gorostiagak “egindako lana” eskertu zien beste bi alderdiei. “Espero dugu ordenantza hau abeltzaintzaren jarduera bermatzeko tresna berezia izatea”, adierazi zuen EH Bilduko ordezkariak. EAJk ere begi onez ikusi zuen arautegia, baina faltan bota zuen “ordenantzaren informe juridikoa”.

Hemen behean irakurri daiteke arautegia osorik:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide