"Eskola bidean" proiektuaren bigarren fasea abiatu dute

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko mar. 21a, 07:33
Eskola komunitateari zuzendutako proiektua jarri dute martxan. Argazkia: aiaraldea.eus

Orozkoko eskola publikoko haurrek "Eskola bidean" dituzten oztopoak aztertu dituzte, baita hobetzeko neurriak proposatu ere.

Orozkokoko ikastetxe publikoko IGEak "Eskola bidean" proiektuko bigarren faseari ekin dio. Helburua, eskola komunitateak herriko arriskuak identifikatzea da, haurrak eskolara bakarrik eta seguru joan ahal izateko. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bidez garatu dute egitasmoa. Iaz egin zuten diagnostikoa haurrekin, gurasoekin eta eskolako kideekin.

Bizkaiko Urtxintxa eskola ari da saioak gidatzen. Azaldu dutenez, umeek mapetan markatu dituzte gogoko dituzten Orozkoko tokiak, baita beldurra sentitzen duten guneak ere. Hala, Lehen Hezkuntzako ikasle guztien artean, eskolara joateko bi bide erabilienak zehaztu dituzte. Ildo beretik, herrian eta eskolan hartu beharreko konpromisoak zerrendatu dituzte. Gernika plazako zebrabidean, esaterako, kotxeak aparkatuta daudenez, haurrek ezin dituzte ikusi errepidetik datozen ibilgailuak. Eduki ontziek ere bisibilitatea mugatzen dutela adierazi dute. Alabaina, konponbide posibleak ere aztertu dituzte: bidean ez galtzeko markak jartzea, zuhaitzetan zapiak ipintzea...

Ekimenaren aurkezpenak
Halaber, egitasmoaren berri emateko moduak adostu dituzte: haurrek gurasoentzako bilerak antolatzea, mapak banatzea... Halaber, ikas komunitate zein herri osoaren elkarlana beharrezkoa dela iritzita hainbat aurkezpen aurreikusi dituzte. Datozen asteetan gurasoekin zein merkatariekin batuko dira. Ekainean bukatuko da bigarren fasea, eta irailetik aurrera ekingo diote eskola bidea hobetzeari.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide