Lehendakari Agirre plaza berrituko du Orozkoko Udalak. Bilera egingo du gaur auzokideekin, proiektua azaltzeko. Bi fasetan banatu dituzte lanak.
Lehen fasean plazako zorua eta kanalizazioak konponduko dituzte. Izan ere, gaur-gaurkoz zuloz betea dago plaza, eta horregatik sortzen dira putzuak euria egiten duenean. 50.000 euro baliatuko dituzte obra horretan. Bigarren fasean, aldiz, plazako zuhaitzak egokituko dituzte, besteak beste.