Azaroan egingo dute anbulatorio berria

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko api. 12a, 10:16

Atzo egin zuten Orozkon udal bilkura / Aiaraldea

Urrian ebatziko da lehiaketa, eta azaroan hasiko dira Hegoaldeko anbulategi berria eraikitzeko lanak.

Atzoko udalbatzan onartu zen kredituaren egokitzapena. Izan ere, aurten 193.000€ aurreztu ditu udalak, eta iazkoari gehituta 545.000€ ditu guztira.  "Hortik 200.000 euro hartuko ditugu proiektua osatu eta gauzatzen hasteko", adierazi du Josu San Pedro alkateak. Horretarako lehiaketara aterako dute anbulatorio berriaren proiektua. 

Osasun zentroa sortzeko ideia, ordea, lehenagokoa da: "Iaz proiektuaren oinarria egiteko dirua jarri genuen, hori egina dago. Urtarrilean adostu genuen ez-ohiko bilkuran obra aurrera eramateko konpromisoa". Epeei dagokienez, aurki ekingo diote lizitazioari. Urrirako egongo da ebatzita, lanei azaroan edo abenduan helduko baitiete. Hegoalden egongo da osasun azpiegitura.

Gizarte Etxea

Bestalde, Gizarte Etxea eraikitzeko aurrerapausoa eman zuten alderdiek udal osoko bilkuran. Eraikitzeko proiektua sortzeko diru kopurua da zehazki onartu dutena. Hala ere, egitasmoa ez da epe motzean abiatuko: "Obrei heltzeko ez dugu oraindik dirurik". Izan ere, udal brigada kokatua dagoen tokian jarri nahi dute zentroa, eliza ondoan: "Brigadarentzako pabiloiaren bila gabiltza". 

Etxebizitza hutsak

Alokabide eta Bizigune programen bidez, etxebizitza hutsak alokairuan jartzeko elkarlan akordioa osatzearen alde egin zuten Orozkoko udal alderdiek.

Finean, programa berria abiatu nahi dute, bizilagun orori zuzendua. Horretarako apirilaren 25ean 18:00etan bilera irekia deitu dute. Etxe bizitza hutsei erabilera ematea da helburua. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide