Gaur egingo dute bilera Alokabide baliatu nahi duten etxebizitza jabeentzat

Erredakzioa 2017ko api. 25a, 12:14
Etxebizitza hutsak alokatzea du helburu egitasmoak.

18:00etan izango da bilera irekia udalbatza aretoan.

Alokabide Eusko Jaurlaritzako etxebizitzen alokairu programa erabili nahi dutenek Orozkon hitzordua dute gaur.

18:00etan izango da udal osoko bilkuren aretoan -hau da, udaletxean- eta zerbitzuaren nondik norakoak argituko dituzte.

Izan ere, Orozkoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu dute eta tokiko erakundeak hobariak eta diru-laguntzak emango ditu, besteak beste.

Orozko da Hego Euskal Herrian proportzioan etxe huts gehien dituen 2000 biztanle baino gehiagoko herria, INEren datuen arabera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide