Gomazko paletako bigarren mailako liga irabazi dute Orozkoko Naia Ugarrizak eta Udane Iturbek. Bizkaia Cup 2017 izena du txapelketak, eta larunbatean izan zen finala Zierbenan.
Bestalde, eskolarteko "mini tenis" txapelketetan parte hartzeko txartela eskuratu zuen Janire, Haizene eta Irantzuren taldeak; baita Goizane, Iraia eta Haizea hirukoteak ere, haiei dagokien kategorian. Uxue Etxebarria eta Uxue Lazkanok ez zuten alde izan zortea, eta finalerdietan bukatu dute lehia. Dena den, entrenatzaileen arabera, oso partida ona jokatu zuten, "finalerdietara heltzea bera garaipen handia izan da".