Euskararen normalizazioa Aiaraldean

Euskararen normalizaziorantz urrats berria eman du Orozkoko udalak UEMAn sartuta

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko abe. 22a, 12:00

Begoñe Olabarria, Orozkoko euskara eta kultura zinegotzia, UEMAren abenduko Batzar Nagusian / UEMA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 85. udalerria da Orozko, iragan larunbatean UEMAk Batzar Nagusian horrela ebatzi ostean.

Udal Euskaldunen Mankomunitatea Euskal Herri osoko udalerri euskaldunak batzen dituen erakunde publikoa da. Duela 26 urte sortu zen erakunde publikoak, euskararen ezagutza biztanleen %70 gainditzen duten udalerriak hartzen ditu bere baitan.

UEMAk, abenduaren 16an Ikaztegietan ospatutako Batzar Nagusian, Orozkok mankomunitatera sartzeko eskaerari baiezkoa eman zion. Mankomunitateko 85. udalerria izango da Orozko.

Euskararen erabilera eta ezagutzaren artean dagoen alde nabarmenak sortzen du kezka Orozkoko Udalean. Euskararen ezagutza %70,92koa da herrian, erabilera datuak, ordea, askoz baxuagoak dira, Arazo horri konponbidea bilatu nahian uztaileko udalbatzan aho batez onartu zen Orozkok UEMAko kide izateko eskaera luzatzea. Gaurdanik eta mankomunitateko kide izateagatik laguntzak jasoko ditu euskararen normalizazioari begira bai eta herritarrak sentzibilzatze aldera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide