Iker Larrazabal eta Arkaitz Eskuza garaile Orozkoko finalerdietan

Txabi Alvarado Bañares 2024ko mar. 2a, 16:03
Iker Larrazabal, atzoko norgehiagokako une batean. / Baiko

Aiaraldeko bi pilotariek 22-13 irabazi zituzten norgehiagokak, bakoitza bere bikotearekin. Hurrengo astean elkarren aurka arituko dira. 

Garaipen bikoitza lortu zuten Aiaraldeko pilotariek atzo Orozkon. Binakako Serie B Txapelketako Finalerdietako lehengo norgehiagokak jokatu ziren atzo bertako frontoian. 

Iker Larrazabal pilotari amurrioarrak Iosu Eskirozekin batera osatu zuen bikotea, Agirre eta Iztuetaren aurka indarrak neurtzeko. 57 minutu iraun zuen partidak eta, 441 pilotakadaren ostean, lehen bikotearen alde lerratu zen markagailua, 22-13 amaituta. 

Eskuzak, bere aldetik, Egiguren V izan zuen lagun, eta De la Fuente-Bikuña bikotea izan zuten aurrez aurre.

Kasu honetan ere, berdina izan zen emaitza: 22-13. Partida honek aurrekoak baino 2 minutu gutxiago baino ez zituen iraun, eta 393 pilotakada egin zituzten guztira lau kirolarien artean. 

Hurrengoan, bi pilotariak aurrez aurre

Gauzak hala, txapelketako lehenego postuetan kokatu dira Aiaraldeko pilotariak eta euren bikotekideak. Hala ere, oraindik norgehiagoka ugari falta dira txapelketa ebazteko. Gainera, Eskuza eta Larrazabal elkarren aurka arituko dira hurrengo zitan. Martxoaren 8an izango da hori, Zumarragako Beloki pilotalekuan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide