Gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatzeko ekintza ugari antolatu dituzte

Martxoaren 23tik 28ra luzatuko da Urduñako Gaztetxearen hirugarren urtemugaren ospakizuna. Hartarako ekintza ugari antolatu ditu Urduñako Gazte Asanbladak. Astelehenean eman zioten hasiera txilarrezko erratza tailerrarekin.

Gaur, asteartea, 19:00etan, okupazioaren inguruko hitzaldia emango dute Bilboko Okupazio Bulegoko kideek. Bihar 06:00etan, korrika dela eta, parte hartzera gonbidatu eta txokolatada antolatuko dute. 18:00etan ping-pong txapelketa izango da eta 19:00etan merendola.

Martxoaren 23tik 28ra luzatuko da Urduñako Gaztetxearen hirugarren urtemugaren ospakizuna. Hartarako ekintza ugari antolatu ditu Urduñako Gazte Asanbladak. Astelehenean eman zioten hasiera txilarrezko erratza tailerrarekin.

Gaur, asteartea, 19:00etan, okupazioaren inguruko hitzaldia emango dute Bilboko Okupazio Bulegoko kideek. Asteazkenean 6:00etan, korrika dela-eta, parte hartzera gonbidatu eta txokolatada antolatuko dute. 18:00etan ping-pong txapelketa izango da eta 19:00etan merendola.

Ostegunean, 19:00etan, Aitor Aspuruk idatzi duen “drogas, capitalismo y movimientos sociales” liburua aurkeztuko du. Ondoren poteo-kalejirari ekingo diote. Ostiralean 20:00etatik aurrera Los Parasitos, DJ Plan Kunta eta DJ Fyah-k kontzertu emanaldia eskainiko dute.

Larunbatean emango diote hirugarren urteurrenaren ospakizunari amaiera, 16:00etan antolatutako poker txapelketarekin. Ekintza guztiak, Korrika salbu, Urduñako Gaztetxean egingo dira.

Ospakizuna larunbatean antolatutako 17. Gazte Egunaren ondorengoa da. Edizio desberdinetan, urte luzez, Gaztetxearen beharra aldarrikatu eta gero lortu zuten urduñarrek, Gazte Egunaren ospakizunari lotuta, eraikin berria okupatu eta gazteen beharretarako antolatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide