Montenegro taldeak Bainuetxeko lanpostuen etorkizuna kolokan jartzen duela salatu dute

Urduñako Bainuetxeko langileen etorkizuna zalantzakorra da, LAB sindikatuak adierazitakoaren arabera. Izan ere, abenduaren 9an lanpostu guztien desegite espedientea aurrera eramateko kontsulta sasoia hasi zen. Langileen arabera, egoera Montenegro Taldeak bideratutako gestio txarraren ondorio da.

Urduñako Bainuetxeko langileen etorkizuna zalantzakorra da, LAB sindikatuak adierazitakoaren arabera. Izan ere, abenduaren 9an lanpostu guztien desegite espedientea aurrera eramateko kontsulta sasoia hasi zen. Langileen arabera, egoera Montenegro Taldeak bideratutako gestio txarraren ondorio da.

Taldea irailetik hartzekodunen lehiaketan aurkitzen da. Hala ere, traba eta trikimailu desberdinak erabili dituztela salatu dute langileek. Haien arabera, Taldetik errentagarriak izan daitezkeen enpresak banatu zituzten hartzekodunen konkurtsoan sartu aurretik. Horrekin batera konponbidea bilatzeko saiakerarik egin ez dela uste dute, etekinen alde egin delako, langileen egoerari bizkarra emanez.

Ez da izan, ordea, Montenegro Taldea sindikatuaren kritikak jaso dituen bakarra. Administrazio konkurtsalari langileekiko gardentasun eza egotzi diote. Kontaktu bakarra izan dutela eta ez dietela informaziorik eman, ezta balizko inbertitzaile baten ingurukoa ere. Antza, azkeneko horrekin akordioa lortzear zegoenean enpresak Gizarte Segurantzarekin duen zorra azaleratu da. Guztira 170.000 euro, astero 10.000 euroko igoerarekin.

Horren harira, Gizarte Segurantzako Diruzainaren jarrera desegokia dela uste dute sindikatuko kideek. Izan ere, zorra kobratzeko gestioan zorrotz agertzea leporatzen diote, lanpostuak mantentzeko beharrekoak diren etorkizuneko akordioei ateak itxiz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide