ETS taldeak joko du Urduñako kintoen jaian

Erredakzioa 2017ko urt. 24a, 11:07
ETS taldeak ska eta punk doinuak jorratzen ditu. Argazkia: aiaraldea.eus

ETS taldea izango da protagonista kintoen kontzertuan.

1999. urteko kintoek martxoaren 4an egingo dute jaia, Agate Deunaren bezperan hiriko kaleetan eta inguruko herrietan abestu eta gero.

Gauzak horrela, martxoaren 4an mezarekin abiatuko dute ospakizuna eta goizean haurrentzako jokoak gauzatuko dituzte. Eguerdian, ordea, triki-poteoari ekingo diote.

Gauez kontzertuak izango dira protagonistak, izan ere, ETS taldeak, Aiaraldea Sound Systemek eta DJ Rubak joko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide