Urduñak kereila aurkeztuko du diktadura frankistak egindako krimenak ikertu ditzaten

Ainhoa Basarrate Astobiza 2017ko urt. 26a, 08:58
Urduñako kontzentrazio esparruko argazki bakarra. Iturria: Rossell Elexalde familia.

Urtarrileko udalbatza saioan Urduñako Udalak onartu du kereila kriminal bat aurkeztea diktadura frankistak gizakien aurka garatutako krimenak ikertu ditzaten, batez ere hiriko biztanleen artean eragina izan zutenak.   

Kereila hori aurkeztuko dute aurretiaz irekitako 4591/10 auziaren barruan Buenos Aireseko (Argentina) Krimen eta Zentzapen Federalen Arloko Epaitegi Nazionalean eta eskualdeko instrukzio-epaitegietan. Horren helburua da krimenak ikertzea, zer inguruabarretan garatu ziren zehaztea, erantzule zuzenak nor izan ziren argitzea eta erantzuleak inputatzea, prozesatzea, epaitzea eta zigortzea.

Zifrak
Halaber, Udalak Urduñan Gerra Zibila eta Diktadura garaian egon zen kartzelan eta kontzentrazio esparruan izan ziren biktimen datuen zerrenda aurkeztuko du. Idoia Aginakok, hiriko alkateak, azpimarratu zuen zifra ofizialak direla horiek, baina “biktima gehiago izan zirela badakigu”. Hartutako erabaki horri esker informazio zerbitzua eskainiko du Udalak, prozesuan biktimak eta familiak laguntzeko helburuarekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide