Gizonezko batek ihes egin du bere autoa aldapa batetik erori ostean, emakumezko bat barruan harrapatuta utzita

Erredakzioa 2017ko ots. 19a, 23:42
BI-3931 errepidean jazo da gertaera, autoa aldapa betetik erori denean.

Galdakaoko hospitalera eraman dute emakumezkoa eta ez dago larri. Ertzaintza gizonezkoaren bila hasi da.

 

Auto bat aldapa batetik erori da Urduñan, BI-3931 errepidean, Izorianzko norantzan. Autoa gidatzen zegoen gizonezkoak ihes egin du, emakumezko bat auto barruan harrapatuta utzita.

Suhiltzaileak gertaera jazo den tokira bertaratu dira eta emakumezkoa autotik ateratzea lortu dute. Galdakaoko hospitalera eraman dute eta bere egoera ez da larria, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Poliziak gizonezkoaren bila daude orain.

Zer gertatu den ikertzen ari dira
Errepidearen 41. kilometroan jazo da gertaera. Trafikoa moztuta egon da tarte batez, baina berrezarri egin dute dagoeneko. Oraindik ez daude argi gertaeraren nondik norakoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide