Aletxu Zobaranen demanda ukatu du Estrasburgoko Epaitegiak

Erredakzioa 2017ko mar. 7a, 09:30

Aletxu Zobaranen askatasuna aldarrikatzen duen pankarta bat, Urduñako Foru Plazan. Argazkia: aiaraldea.eus

Giza Eskubideen Europako Epaitegiak ez du onartu Aletxu Zobaran, Urko Labarca eta Ione Lozano euskal presoen demanda sakabanaketaren aurka.

Hiru presoek Estrasburgoko Epaitegira jo zuten aldarrikatzeko Lyon-Corbaseko espetxean egon zirenean -euren etxeetatik 800 kilometro baino gehiagora, alegia- familiarekin harremanetan izateko eskubidea urratu zuela Frantziako Estatuak.

Epaileek, ordea, ez dituzte aintzat hartu abokatuaren argudioak. Azaldu dutenez, sakabanaketa ez da oztopo izan, senideen bisitak jaso baitzituzten eta telefonoz hainbat aldiz komunikatu baitziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide