Alde batetik, etengabeko “informazioa eta orientazio zerbitzua” eskainiko du programak, Ongizate Sailaren bidez. Laguntza psikologikoa ere emango du, taldeka zein norbanakoei. Hortaz gain, trebakuntzari ere garrantzia emango dio egitasmoak.
Horri begira, hiru saio antolatu ditu udalak, hiriko osasun zentroko kideekin elkarlanean. Lehena osasun arloari buruzko izango da, martxoaren 30ean, emozioei buruzkoa bigarrena (apirilaren 6an) eta gizarte esparruaren ingurukoa hirugarrena (apirilaren 28an).