Lanek irisgarritasun irizpideak betetzea izango dute helburu. Urduñakoa ez ezik, Areta eta Amurrioko geltokietako proiektuak lantzen ari dira Renfen.
Irisgarritasuna bermatzeko María Luisa Goikoetxeak abiatutako borrokak oihartzun handia izan du eta, berez, gaur egon da Madrilen zabaltzen bere aldarrikapena. Horrez gain, iaz emakume gazte bat hil zen Aretako geltokian jazotako istripuan.