Atzo egon zen María Luisa Goikoetxea Sustapen Ministerioan Madrilen 120.000 sinadura baino gehiago entregatzeko.
Bertan, zenbait ordezkarik iragarri zioten urduñarrari irisgarritasuna bermatzeko bi ekimen gauzatzeko borondatea.
Alde batetik, programa pilotu legez, bagoi egokitua jarriko dute udan. Bestalde, laster obrak hasiko dituztela esan zioten.
Zuhurtzia
Pozik jaso baditu berriak ere, María Luisa Goikoetxeak zuhur jokatu nahi du eta itxaron nahi du bi iniziatibak egikaritu arte.