Irain eta mehatxu homofobo, arrazista eta xenofoboak jasan dituzte CD Urduñako jokalariek

Erredakzioa 2017ko mar. 14a, 17:34
CD Orduña klubeko gazte kategoriako taldea. Argazkia: CD Orduña

CD Orduñak eta Indartsu Klubak adierazpen bateratua argitaratu dute martxoaren 4ko istiluen ondoren. Larunbateko partida profitatuko dute errespetua eta kirolaren balioak aldarrikatzeko.

Martxoaren 4an CD Orduñako gazteek San Migel taldearen aurka jokatu zuten Basaurin. Urduñako jokalarieknola irain homofoboak, xenofoboak eta arrazistak hala mehatxuak jasan behar izan zituzten publikoaren aldetik, bai partidan zein norgehiagokaren ostean. Horregatik, Ertzaintzak urduñarrak babestu behar izan zituen.

Erasotzaileen artean Indartsu Klubeko zenbait kide zeuden, eta horren aurrean bi taldeek ekimen bateratua gauzatuko dute, gertakariak gaitzesteko eta kirolaren hainbat balore aldarrikatzeko.

Matxismo, homofobia eta arrazismoaren kontrako mezua
CD Orduñak eta Indartsu Clubak adierazi dute jokaera matxistek, arrazistek, homofoboek eta intoleranteek ez dutela lekurik ez futbolean ezta euren erakundeetan ere.

Zentzu horretan, oinarrizko futbol taldeen lana goraipatu dute kirolaren balioak irakasteko; aurkariarekiko errespetua, esaterako.

Taldeen eta zaletuen argazkia
Horregatik, zigor neurriak hartu edo partida publikorik gabe geratu ordez, larunbateko partida jai bilakatzea erabaki dute. Hori dela medio, jokalari guztiek jantziko dute “kirol legez, denok irabazle” lelodun kamiseta .


Horrez gain, taldeen eta jarraitzaileen argazki bateratua egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide