Bigarren postua lortu du Olaia Gurrutzagak ibilbide moldatuko Euskadiko Kros Txapelketan. Etxebarrin egin da lasterketa asteburuan eta 26 korrikalarik hartu dute parte guztira, 18 gizon eta 8 emakume. Horietako 25 oinez aritu dira eta bat gurpildun aulkian.
Lortutako emaitza positiboa izan da korrikalari urduñarrarentzat, iaz hirugarren geratu baitzen lasterketa berean.