Lau probek osatu dute Boulder Liga eta bi irabazi ditu Tasio Martinek (Amurrion eta Gasteizen). Besteetan, Gasteizen eta Elburgon, bigarren izan zen.
16 urte azpiko txapelduna ere izan zen Tasio Martin 2013an.
Laster Espainiako Kopan arituko da Tasio Martin. Hori bai, boulderrean lehiatu ordez, zailtasun probak izango dira. Hau da, soka erabiliko dute.
Hitzorduak hurrengoak izango dira:
-Apirilaren 1ean Iruñean.
-Apirilaren 22an Madrilen.
-Maiatzaren 13an Zaragozan.