Ia 4.000 euro bildu dituzte errefuxiatuei bidaltzeko

Txabi Alvarado Bañares 2017ko mar. 24a, 13:41

200 pertsona inguruk hartu zuten parte larunbatean egin zen zunbatloian.

Himaya elkarteari emango diote diru guztia, asiloaren zain dauden errefuxiatuei “etxebizitza duina” eskaintzeko.

Iragan larunbatean Urduñan lortutako dirua zenbatu dute errefuxiatuen aldeko ekimenaren antolatzaileek. 3907,19 euro bildu dituzte guztira.

Himayari bidaliko diote diru guztia. “Elkarte horrek pisuak alokatzen ditu grezian, errefuxiatu guneetan dauden pertsonei etxebizitza duin bat, janaria eta berogailua eskaintzeko, asiloa ematen dieten arte”, adierazi du Nekane Estrella Lekandak, “antolakuntzatik eskerrak eman nahi diegu bihotzez larunbateko ekintzetan parte hartu zuten guztiei”.

Egunaren bideo-kronika:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide