Alondegiko areto nagusian egingo dira hileta zibilak

Erredakzioa 2017ko mar. 30a, 13:26
Alondegiko areto nagusian egingo dira hileta zibilak. Argazkia; aiaraldea.eus

Hileta zibilak kudeatzeko ordenantza berria onartu  zuen atzo Urduñako Udalak.

Hileta zibilak egiteko ordenantza berria onartu zuen Urduñako Udalak atzoko Udal Osoko Bilkuran, talde politiko guztien (EH Bildu eta EAJ) aldeko botoekin.

Ordenantza berriaren arabera, hemendik aurrera Alondegian egingo dira horrelako ekitaldiak.

Honakoa da areto horren ordutegia:

*Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:00etara

*Larunbatetan: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

*Igande eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara

Hildakoaren gorpurik ez
Ezingo da hildakoaren gorpua egon ekitaldian. Errautsak berriz bai, eraman ahalko dira, horretarako egokitutako edukiontziak baliatuta.

Gehienez 85 pertsona sartu ahalko dira aretoan eta 90 minutuko iraun ahal izango dute ekitaldiek gehien jota. Hildakoak baldintza bat bete beharko du: Urduñan erroldatua egotea bere bizitzako uneren batean. Hala ere, udaletik adierazi dute kasuaren araberako salbuespenak egon daitezkeela.

Udal bulegoetan aurkeztu beharko dira hiletak egiteko eskaerak, ekitaldia baino 24 ordu lehenago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide