2017/04/22 9:30

ibilaldia

Irteera: Pasaia eta Oiartzun

Irteera: Pasaia eta Oiartzun
Urduñako suhiltzaileak, Urduña

Euskara Arloak eta Turismo Bulegoak irteera eskainiko dute apirilaren 22an. 9:30ean irten eta Pasai Donibaneko herria ezagutzera joango dira. Itsasontziz ibili eta Albaola itsas faktoria ezagutzeko aukera ere izango dute. Bazkaria hartu ondoren, Oiartzunera joan eta Arditurriko meatze-aztarnategi arkeologikora bisita egingo dute. 18:30ean aterako dira Oiartzunetik.

3 urtetik beherakoek 6€ ordaindu beharko dute, 3 eta 12 urte artekoek 12€ eta nagusiek 20€. Berbalaguneko kideek 1,50 euroko deskontua izango dute. Informazio gehiago jaso edo izena emateko Turismo Bulegora jo edo 945 38 43 84 telefonora deitu beharko da, apirilaren 5a baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide