Udalak kanpaina abiatuko du berdintasunean oinarritutako otxomaioak helburu

Erredakzioa 2017ko api. 25a, 11:28

Otxomaio jaietako txupinazoa. / aiaraldea.eus

Otxomaio Jaietan hainbat ekimen burutuko du udalak berdintasuna sustatzeko helburuarekin eta arriskurik gabeko ospakizunak izan daitezen.

Parekidetasun Batzordeak “Jai Parekideen alde, errespeta nazazu!” kanpaina abiatuko du, nagusiki emakumezkoek jasaten dituzten erasoaldiak ekiditeko, jai giroan, alkohola presenteen dagoen uneetan, ahozko erasoak zein eraso fisikoak ageriagoak izaten direlako.

Ekimena doan banatuko dituzten pegatinen bitartez gauzatuko dute. Xedea da bereizgarri horiek janzten dituen pertsona orok ezagueraz egin dezala, indarkeria mota guztiei aurka egiteko beldurra galduta, inplizitua zein esplizitua izan.

Halaber, Parekidetasun Batzordeak gogorarazi du eraso baten aurrean 112 larrialdiko telefonoa beti eskura dagoela eta aholkuak eman ditu:

"ERASO BATEN AURREAN...

• Galdetu biktimari ea laguntzarik behar duen.

• Hitz egin erasotzailearekin eta esaiozu ez ditugula horrelako jarrerak onartzen.

• Entzun arretaz erasoa jaso duen emakumeak esan behar duena eta ez zalantzan jarri.

• Eskaini behar duen atentzio eta babes guztia. Ez utzi bakarrik alde egiten!

• Erasoa gogorra izan bada, esaiozu ez garbitzeko ezta arropa aldatzeko ere.

• Esaiozu salaketa jartzeko aukera dagoela eta lagundu osasun zentrora."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide