Txirrindulari batek istripua izan du Etxegoien eta Mendeika arteko bidean eta larrialdi zerbitzuak mobilizatu dituzte

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 29a, 18:13

Mendeikako Administrazio Batzarrean izan da gertakaria./ Aiaraldea.eus

Anbulantzia trabatuta geratu da, bidea itxita zegoelako. 

Gaur 18:00ak baino lehen txirrindulari batek istripua izan du Etxegoien eta Mendeika arteko bidean. Ertzaintzak azaldu du, printzipioz, ez dutela uste zauri larririk duenik, baina, antza, bidezidor batean izan da ezbeharra eta heltzeko arazoak izan dituzte larrialdi zerbitzuek.

Berez, Aiarako Suhiltzaileak, anbulantzia eta helikopteroa bertaratu dira kirolariaren bila, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Bidea itxita

Ertzaintzak eta larrialdi zerbitzuek hala adierazi arren, Mendeikako Administrazio Batzordeko kideek aipatu dute istripua ez dela herrian gertatu, Etxegoienen baizik, bidean dagoen irtengune batean.

Korapilatsua izan da arratsaldea, hala ere. Bidean hesi bat zegoen kateatuta, ibilgailuak ez igarotzeko jarritakoa. Gauzak hala, anbulantziak ezin izan du aurrera egin, eta bidean trabatuta geratu da. Buelta osoa eman behar izan du txirrindularia artatzeko, Mendeikako bizilagunek salatu dutenez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide