Jaia eta herri-kulturaren sustapena uztartu dituzte Lendoñobeitin

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abu. 4a, 17:46

Artzaintzari buruzko dokumentalaren proiekzioa, bolo txapelketa, dantzaldia, herri kirolak edota umeentzako jolasak uztartu dituzte bi egunez, besteak beste. 

Astearte eta asteazkenean ospatu dira Lendoñobeitiko Jaiak. Lehen egunean ez zen jai-giro handirik egon, herri-kultura sustatzera bideratu baitzituzten ekintza gehienak. Bolo txapelketaren X. edizioa abiatu zuten arratsaldean, eta dozenaka lagun bildu ziren handik gutxira elizan, Artzaintza Gorbeian dokumentala ikusteko, Aztarna elkartearen eskutik. 22:00etan piztu zuten jaiei hasiera emateko suziria, eta kanpaiak ere jo zituzten jarraian. 

Atzo, aldiz, jai giroa nagusitu zen herrian. Etxebarria aita-semeek jarri zioten soinu banda egunari, trikiti eta panderoa baliatuta.

Arratsaldean pilatu ziren ekintza gehienak: bola txapelketa, umeentzako jolasak, herri kirolak, eta odoloste jana. Dantzaldiarekin eta erromeriarekin eman zieten amaiera ospakizunei. 

Argazkiak: Jose Mari Gutierrez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide