Antigua auzoa festak berreskuratzeko gogo biziz

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko abu. 30a, 07:00

Hiru egunez luzatuko dira auzoko jaiak.

Irailaren 8tik 10era luzatuko dira Urduñako auzo horretako jaiak.

Urduñako auzoetan ere ari da festa gogoa berpizten. Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ostean, auzokideen elkargune bilakatuko dira berriro ere abuztu eta iraileko ospakizunak.

Asteburu bete ekintza

Antigua auzoan irailaren 8tik 10era ospatuko dituzte jaiak, eta bertako jai batzordeko kideek egitarau oparoa prestatu dute herritarrak elkartzeko asmoarekin. Txupinazoa irailaren 9ko arratsaldean jaurtiko duten arren, aurreko egunetik igarriko da jai-giroa La Antiguan, ostegun eguerdiko kanpai dangada eta hamaiketakoarekin.

Ekintza gehienak irailaren 10ean egingo dituzte, larunbatean.  Goizean goiz mendi ibilaldia egingo dute, baita tortilla lehiaketa ere. Auzokide guztiek batera bazkalduko dute 15:00etan, eta haur zein nagusientzako ekintzak egongo dira arratsaldean. Gauean DJ Ra-k 03:00ak arte luzatuko du musika, ordu horretan berakatz zopa janaz eta saldutako boletoen zozketa eginez, agurtuko dituzte 2022ko jaiak.

EGITARAU OSOA

09.08 OSTEGUNA

12:30 // KANPAI DANGADA

13:00 // MEZA NAGUSIA eta HAMAIKETAKOA
Antzinako Amaren Santutegia

09.09 OSTIRALA

17:30 // TXUPINAZOA

18:00 // HAURRENTZAKO JOLASAK

20:00 // TXOKOLATADA

22:00 // BERBENA

09.10 LARUNBATA

10:00 // MENDI MARTXA

11:00 // TORTILLA LEHIAKETA

13:00 // Tortillen AURKEZPENA eta EPAIMAHAIAREN ERABAKIA

15:00 // AUZO BAZKARIA

17:00 // BRISKA TXAPELKETA

17:30 // Haurrentzako JOLAS PARKEA

20:00 // DANTZALDIA atzoko gazteentzat

22:30 // DJ RA

03:00 // BERAKATZ ZOPA jana eta ZOZKETA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide