Auto bat atera behar izan zuten atzo Belandiako errotako putzutik

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 19a, 07:36

Bi garabirekin atera zuren ibilgailua. / Aiaraldea.eus

12:00ak aldera erori zen autoa putzuan eta 17:00ak aldera atera zuten.

Atzo Arabako Foru Suhiltzaileek eta Ertzaintzak esku hartu behar izan zuten Belandiako errotaren aurrean dagoen putzuan. Izan ere, eguerdian auto bat bertan urperatu zen.

Gidariaren arabera, ibilgailua hango aldapan aparkatuta zegoen, baina eskuko galgak kale egin zuen. Handik ateratzeko bi garabi baliatu behar izan zituzten; uretatik kanpo uzteko bata eta aldapa gora igotzeko bestea.

Ez zen egon inolako zauriturik eta 17:00ak aldera lortu zuten larrialdia konpontzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide