Mendeika eta Belandiako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 27a, 16:10

Belandiako jaietan hartutako irudia. / Aiaraldea.eus

Larruazabalgo bi administrazio batzarrek ospatuko dituzte euren jaiak. Lehendabizi Mendeikan izango dira ospakizunak eta gero Belandian.

Larruazabal Batzan daude kokatuta Bizkaiko Administrazio Batzar bakarrak eta horietako erdiek jaiak ospatuko dituzte asteburuan.

Lehenengoa Mendeika izango da. Ostiralean abiatuko dute egitaraua txupinazoarekin 19:00etan eta 20:00etan elkarrekin afalduko dute herritarrek.

Hurrengo egunean, larunbatean, eguerdian hasi eta gauean bukatuko da jarduera:

12:00 // Meza

12:45 // Txistularien kalejira

13:15 // Bola jaurtiketa

17:00 // Umeentzako jolasak

18:30 // Trikitilarien kalejira

19:30 // Guztientzako parrillada

21:00 // Igel-toka

Belandiak hartuko du lekukoa

Mendeikan amaitu bezain pronto, Belandiak ekingo dio festak ospatzeari. Igande eguerdian hasiko dira ekintzak eta gogoratu beharra dago herri bazkarian parte hartzeko gaur eman behar dela izena, beranduenez. Horretarako, 676 095 779 telefono zenbakira deitu beharra dago.

Honako hau prestatu dute iganderako:

12:30 // Kalaka egurrezko jolasak eta meza

13:00 // Etxebarria aita-semea trikitilariak

15:00 // Bazkari herrikoia, 28an baino lehen eman behar da izena 

16:30 // Herri jolasak eta musika

19:30 // Zozketa    

Egitaraua astelehenean luzatuko dute. Hain zuzen, 12:30ean hildako herritarren omenezko meza egingo dute eta jarraian Eskolen inguruan egindako obren inaugurazioaren unea helduko da. Belandiarrek azken asteetan auzolanak egin dituzte herriko beste txoko batzuk ere atontzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide