Gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Renfek Urduñako Otxomaio jaietan

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko api. 30a, 17:43

8.000 autoren balikodeak dira Renfek eskainiko dituen 12.000 plaza gehigarriak. / Aiaraldea.eus

Gaueko tren zerbitzua eskainiko du Renfek datozen bi asteburuetan, herritarrek Otxomaio jaietaz gozatu ahal izateko. Hogei tren gehiago jarriko dituzte, 12.000 plaza gehiago orotara.

Asteburuetako gaueko tren-zerbitzua indartuko du Renfek Urduñako Otxomaio jaiek iraun bitartean. Hogei tren gehiagorekin indartuko dituzte maiatzaren 4ko, 5eko, 11ko eta 12ko goizaldeak C-3 linean; 22:00etatik 07:00etarako tartean, hain zuzen ere.

Gauzak horrela, ostiraletik larunbaterako eta larunbatetik iganderako gauetan ordu hauetan abiatuko dira trenak Urduñako tren geltokitik, aipatutako denbora tartean: 

  • 22:30
  • 22:59
  • 00:30
  • 02:15
  • 03:05
  • 05:00
  • 05:41
  • 06:20
  • 07:00

Halaber, Urduñara joateko ere tren bereziak eskainiko ditu Renfek. Trenbide sarearen webgunean kontsultatu daitezke ordutegi guztiak, eta baita azken orduko aldaketak ere.

12.000 plaza

Renfek adierazi duenez, iragarritako gaueko tren-zerbitzuaren indartzearekin 12.000 plaza gehigarri eskainiko ditu orotara. Plaza horiek guztiak 8.000 ibilgailuren baliokideak dira, Renfek berak eskainitako datuen arabera. "Tren horiek Ziurtagiri Berdea duen jatorri berriztagarriko energia elektrikoarekin mugitzen direnez, ibilbide osoan atmosferara 40 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestuko da", azaldu du enpresak gaur plazaratutako oharrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide