Zozketan parte hartu nahi?

Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.

Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.


Herriaren eskuz binakako txapelketa ikusi nahi duzu?

Herriaren eskuz binakako txapelketa ikusi nahi duzu?

Herriaren pilotazale elkarteak Eskuz binakako XXI. Txapelketa antolatu du ostiralean, 18:15etatik aurrera. Gazteak, 19 urtez azpikoak eta Seniorrak lehiatuko dira Aretako frontoian eta EITBk grabatuko du.

Sarrerak lortu nahi badituzu partidak ikusteko, eman ezazu izena zozketan eta txapelketa garrantzitsu hori doan ikusteko parada izango duzu.

 

Amaituta

Anari, Xabi Basterra eta Olatz Salvadorren kontzertura joan nahi?

Anari, Xabi Basterra eta Olatz Salvadorren kontzertura joan nahi?

Otsailaren 3an Burubion joko dute Anari, Xabi Basterra eta Olatz Salvador musikariek. Aiaraldea hedabideak bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Otsailaren 2an 12:00etan jakinaraziko dira sariaz gozatzeko aukera izango duten bi lagunen izenak. 

Amaituta

Deportivo Alavés-CD Leganés partida ikusi nahi duzu?

Deportivo Alavés-CD Leganés partida ikusi nahi duzu?

Deportivo Alavés eta CD Leganés 1. mailako futbol taldeek Ligako partida jokatuko dute larunbatean 18:30ean Gasteizko Mendizorrotzako zelaian.

Norgehiagoka ikusi nahi baduzu, Aiaraldea.eus-ek 4 sarrera banatuko ditu, Laudioko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Parte har ezazu zozketan eta 2 sarrera eskuratzeko aukera izango duzu. Ostiralean eguerdian bukatuko da epea izena emateko.

Amaituta

Amurrioko bertso jaialdirako sarrera bat nahi duzu?

Amurrioko bertso jaialdirako sarrera bat nahi duzu?

Urtero bezala, 2013an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak izan zirenak Amurrio Antzokiko oholtzara etorriko dira urtarrilaren 6an. 

Bertso saiora joateko sarrera nahi baduzu, parte hartu ezazu zozketa honetan. Parte hartzeko epea urtarrilaren 6an bukatuko da, eguerdiko 14:00etan. Jarraian jakinaraziko ditugu 4 sarreren irabazleak nortzuk diren.

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

- Aitor Santamaria

- Ekhiñe Bilbao

- Itziar Urkijo

- Kepa Barañano

(Sarrerak lehiatilan jaso beharko dituzte euren izenean 19:00etatik 19:30etara)

Amaituta