'Amaraun' dantza eta bertso ikuskizunerako sarrera bikoitza

'Amaraun' dantza eta bertso ikuskizunerako sarrera bikoitza

Amaiur Luluaga eta Oihana Iguaran Bilboko Itsasmuseumean arituko dira martxoaren 20an 19:30ean dantza eta bertsolaritza uztartzeko.

AMAraun honek berrikuntza txiki batzuk dakartza, orain arte aurkeztu duten sorkuntza arrakastatsuarekin alderaturik. Ez aurreikusi dantza ikuskizun bat, ez espero bertso emanaldi bat; hau bidaia bat da. Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar. Bidean, gorputzak, ahotsak, dantza eta bertsoa gurutzatu zaizkigu. Eta amatasunak ere gurutzatu gaitu.

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizuna da. “(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.

Guk kanpotik begiratu nahi diogu, (ama) izan edo ez erabakitzerakoan eragiten duten faktoreak aletuz, zalantza arakatuz eta amatasuna alaba gisa ere hausnartuz, gure amei parez pare begiratzera ausartuz, eurek egindako lanaren kontzientzia hartuz. Begirada berritzaile hori da
gure ekarpena, kalean eta gorputzean puri-purian daukagun eztabaida honetan.

Sariduna: Iratxe Letona

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.