Euskal Selekzioaren eta Txekiar Errepublikaren arteko partidarako bi sarrera bikoitz

Euskal Selekzioaren eta Txekiar Errepublikaren arteko partidarako bi sarrera bikoitz

Euskal Selekzioaren eta Txekiar Errepublikaren arteko norgehiagoka ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aiaraldea Gaur hedabideak. Eibarren izango da norgehiagoka azaroaren 25ean, 17:00etan.

Egun osoko egitaraua
Partidua “inflexio puntua” izango da Euskal Selekzioaren historian eta emakumezkoen kirolaren historian, Jon Redondoren hitzetan. “FIFAren datetan jokatuko da eta lehen dibisioko estadio batean. Hortaz gain, 1937. urtean nazioartean 'Euzkadi' izenarekin lehiatu zen selekzioa gogoa ekartzeko balioko du kirol-ekitaldiak”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Jarduera fisiko eta Kirol zuzendariak.

Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Hainbat ekitza egingo dira larunbat goizean Untzaga plazan eta 16:00etan kalejira egingo da Ipurua estadioraino. Norgehiagokaren ostean Untzaga plazara itzuliko da giroa, Nerea Rodriguez DJaren eskutik. Indarkeria matxistaren aurkako hainbat jarduera egingo dira gero.

 

Saridunak: Ainhoa Gutierrez eta Nagore Gomara

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.