Sustraien matxinada ikuskizunerako sarrera bikoitza

Sustraien matxinada ikuskizunerako sarrera bikoitza

Martxoaren 5ean Bidebarrieta liburutegian 19:00etan Garikoitz Mendizabal, Gorka Hermosa, Leire Bilbao, Nerea Arrien eta Toti Martinez de Lezea batuko dita musika eta literatura koktela eskaintzeko.

Garikoitz Mendizabalek eta Gorka Hermosak proiektu berri bat plazaratu dute. “Sustraien Matxinada” ikuskariak tradizioa eta modernitatea korapilatzen ditu euskal kulturaren XXI. mendeko ikuspegi berri bat bilatuz. Honetan, folklorea, jazza eta musika klasikoa uztartzen dituzte. Bide berritzailetatik abiatzen dira askatasun osoz.

Bi musikariak ez datoz bakarrik. Haiekin batera hiru idazle igoko dira eszenatokira. Leire Bilbao, Nerea Arrien eta Martinez Toti de Lezea itzal luzeko sortzaileek testu eta poemak aukeratu dituzte musikarekin partekatzeko.

Garikoitz Mendizabal txistularien artean erreferenteetako bat da. Gorka Hermosak, berriz, azken bost urteotan mundu osoko berrogei orkestrekin kolaboratu du. Biak ala biak musika sortzaile apartak eta emankorrak. Idazleei dagokienez izenak ere oso deigarriak dira. Leire Bilbaok, hain zuzen, 2022an Haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu zuen. Beste aldetik, Nerea Arrienek hainbat sari ere eskuratu ditu: Lizardi saria, Julene Azpeitia, Gabriel Aresti eta Xabier Lete poesia saria, besteak beste. Toti Martinez de Lezeak, berriz, oihartzun handia sortu du nagusientzako nahiz gazteentzako idazlanekin.

Sariduna: Nerea Iglesias

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.