Zozketan parte hartu nahi?

Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.

Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.


Amurrion Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa ikusteko 2 sarrera bikoitz

Amurrion Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa ikusteko 2 sarrera bikoitz

Azaroaren 19an jasoko du Aiaraldeak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Zehazki, finalerdietako bigarren itzuliko lehen saioa izango da Amurriokoa. Bañueta kiroldegian jokatuko da norgehiagoka, 17:00etatik aurrera. Aiaraldea Hedabideak bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. 

Zozketa data: azaroak 13, 12:00etan.

Saridunak: Juncal Angulo eta Aitor Mate.

Amaituta

Joseba Irazokiren kontzertua ikusteko bi sarrera bikoitz

Joseba Irazokiren kontzertua ikusteko bi sarrera bikoitz

Igande honetan Amurrioko Burubio Kulturgunean izango da Joseba Irazoki. Film musikatu bat ere egongo da. Aiaraldea hedabideak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. 

Zozketa data: azaroak 3, 12:00etan.

 

Amaituta

"Takoidun zapata gorria" antzezlana ikusteko 2 sarrera

"Takoidun zapata gorria" antzezlana ikusteko 2 sarrera

Urriaren 28an 19:00etan izango da emanaldia, Gasteizko Zapateneo aretoan, Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Ikuskizunari buruzko informazio gehiago hemen.

Zozketa data: urriaren 27an, 12:00etan.

Sariduna: Irati Ussia.

Amaituta

"Handia" filma ikusteko 2 sarrera bikoitz

"Handia" filma ikusteko 2 sarrera bikoitz

Aiaraldea Gaur hedabideak "Handia" filma ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu aste honetan webguneko erabiltzaileen artean. Emanaldia urriaren 29an izango da, 19:30ean Amurrio Antzokian. 

Zozketa data: urriak 27, ostirala, 12:00etan.

Saridunak: Nekane Aginako eta Pilar Yáñez.

 

Amaituta

Enean ileapaindegian ile mozketa eta orrazketa

Enean ileapaindegian ile mozketa eta orrazketa

Laudioko Enean ile-apaindegian ilea mozteko eta orrazteko bono bat zozketatuko du Aiaraldea Gaur hedabideak webguneko bisitarien artean. Orraztea "unisexa" izango da. 

Zozketa data: urriak 23, 12:00etan.

Sariduna: Ainhize Hernandez

 

Amaituta

Beldui txakolindegira hiru bisitaldi eta dastaketa bikoitz

Beldui txakolindegira hiru bisitaldi eta dastaketa bikoitz

Laudioko Beldui txakolindegirako hiru pertsonentzat bisitaldia eta dastaketa zozketatuko ditu aste honetan Aiaraldea Gaur hedabideak. Irabazle bakoitzak beste lagun batentzako gonbidapena lortuko du. 

Zozketa data: urriak 16, 12:00etan.

Saridunak: Urtzi Vergara, Modesto Anda eta Laura Toro.

Amaituta

Kukairen Oskara ikuskizunerako 2 sarrera

Kukairen Oskara ikuskizunerako 2 sarrera

Urriaren 8an Kukairen "Oskara" ikuskizuna eskainiko du Kukai dantza konpainiak Amurrio Antzokian.  Aiaraldea Gaur hedabideak bi sarrera zozketatuko ditu emanaldiaz gozatzeko. Besteak beste, Erramun Martikorena abeslaria igoko da oholtzara. Hitzordua 19:30ean izango da, eta 5 euro balio dute sarrerek. 

Zozketa data: urriak 5

Sariduna: Nagore Gomara Picaza

 

Amaituta

Nakkiga eta Rimrunna kontzertuetarako 2 sarrera bikoitz

Nakkiga eta Rimrunna kontzertuetarako 2 sarrera bikoitz

Irailaren 30ean Burubio kulturgunean egingo diren kontzertuetarako bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aiaraldea Hedabideak. 22:30ean hasiko da jaialdia eta bost euro balio ditu sarrerak.

22:00etan zabalduko dira ateak. Amurrioko Nakkigataldea eta Rimrunna musikari alemaniarrak oholtzaratuko dira. 

Zozketa data: irailaren 25ean, 12:00etan.

  

Amaituta

Gau bateko egonaldia Petraenea landetxean

Gau bateko egonaldia Petraenea landetxean

Izorian dago Petraenea landetxea. Aiaraldea hedabideak bi pertsonentzako gau bat zozketatuko du erabiltzaileen artean, gosaria barne. 11:00etatik aurrera nahi dutenean bertaratu ahalko dira irabazleak etxera, eta hurrengo eguneko 19:00ak arte egoteko aukera izango dute han. Landetxeak igerilekua eta eguzkia hartzeko gunea ditu, eta erlaxatzeko zein bizikletaz ibiltzeko ingurune paregabean dago kokatua. Eskaintza 95 euroan baloratuta dago.

Zozketa data: ekainaren 23an, 12:00etan.

Sariduna: Itzi Azumendi

Amaituta

Astobiza upategiko 3 Magnum botila

Astobiza upategiko 3 Magnum botila

Aiaraldea hedabideak Astobiza upategiko 1.5 litroko 3 ;Magnum botila zozketatuko ditu bisitarien artean.  

Zozketa data: Ekainaren 16a, 12:00etan. 

Saridunak: Urtzi Vergara Belaustegigoitia, Zutoia Latatu Landaluze eta Jon Lafuenete Menoyo

Amaituta

Mikel Urdangarinen kontzertua ikusteko 2 sarrera

Mikel Urdangarinen kontzertua ikusteko 2 sarrera

Aiaraldea hedabideak Amurrioko Burubio kulturguneko ekaineko kontzertuetarako bina sarrera zozketatuko ditu. Hilaren 9an Mikel Urdangarin abeslariaren emanaldia egongo da. 

Zozketa data: ekainaren 8a, 12:00etan.

Saridunak: Ana Bombin Gabiña eta Aitziber Lazkano Urretxo

Amaituta

Limpoint-en auto garbiketa

Limpoint-en auto garbiketa

Aiaraldea hedabideak Limpointen (Jose Matias kalea 36, Laudio) autoa txukuntzeko 2 bono zozketatuko ditu datorren ostiralean. Garbiketa "turismo" ibilgailuei bideratuta dago, eta kanpoaldea zein barruko guneak atonduko dizkiete bi saridunei. Eskaintzaren zerbitzua 43 eurotan baloratuta dago.

 

Zozketa data: ekainaren 2an, 12:00etan.

Saridunak: Leire Menoyo eta Amaia Mendez

Amaituta

Euskal Herria-Eskozia borrokaldirako 5 sarrera bikoitz

Euskal Herria-Eskozia borrokaldirako 5 sarrera bikoitz

Maiatzaren 27an Euskal Herria-Eskozia borrokaldia egongo da Amurrioko Bañueta kiroldegian. Aiaraldea hedabideak 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean, hots, 10 txartel.

Zozketa data: maiatzak 26, 12:00etan.

Saridunak: Leo Barañano Goitia, Aitor Mate Martinez, Antonio Fraile Garcia, Juan Antonio Garcia Lazaro, Aurea Diaz Carames

 

Amaituta

Bi pertsonentzako bina bisita gidatu eta kata Beldui txakolindegian

Bi pertsonentzako bina bisita gidatu eta kata Beldui txakolindegian

Laudioko Beldui txakolindegian bi pertsonentzako bisita gidatua eta kata barnebiltzen dute bi bono zozketatuko ditu aste honetan Aiaraldea hedabideak.

Beldui txakolindegiari buruzko informazio gehiago: http://www.beldui.com/

 

Zozketa data: maiatzaren 19a

 

Amaituta

Urduñako "Pitch & Putt" zelaian 4 pertsonentzako partida

Urduñako "Pitch & Putt" zelaian 4 pertsonentzako partida

Urduñako Arbieto zelaian "Pitch & Putt" kirolean aritzeko 4 lagunentzako txartela zozketatuko du Aiaraldea Gaur hedabideak. Apirilaren 30ean ate irekiak antolatuko dituzte 10:00etatik aurrera.

Apuntatzeko epea: maiatzak 4.

Zozketa data: maiatzak 5, 12:00etan.

Sariduna: Jon Llano Cantera

Amaituta