900 lagunentzako parrilladarekin, motokros klasikoko lasterketarekin eta eskaintza zabalarekin itzuliko dira Erretes Lantenoko Jaiak

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 6a, 17:22

2019an jendetzak parte hartu zuen jaietan.

Larunbatean itzuliko dira ospakizunak Erretes Lantenora. Eguraldia lagun, jai erraldoia prestatu dute. Administrazio Batzarraren egitarauarekin bat egin du Motokros Klasikoen lasterketak, baina herrikoek ohiko egitarau jendetsua eta oparoa mantendu dute.

Gogo handiz eta aldaketekin itzuliko dira larunbatean Erretes Lantenoko Jaiak. Mertxe Sanchez antolatzaileak azaldu du egitarauaren osagai nagusiak mantendu dituztela -900 lagunentzako parrillada, esaterako-, baina ekimen berriak gehitu dituztela.

Nagusiena Motokros Klasikoen Lasterketa izango da. Amurrioko herritar batek prestatu du, Ayala Motor klubeko kidea dena, hain zuzen. "Bere asmoa izan da 65 eta 85 urteetako motor klasikoen lasterketa eskaintzea. Lursail pribatu batean egingo da, aldapatsua dena eta jende orok izango du aukera ikusteko. Goizean entrenamenduak izango dira eta arratsaldean proba bera, Euskadiko txapelketarako puntuagarria baita", azaldu du Mertxe Sanchezek.

65 eta 85 urteetako motor klasikoen Motokros Lasterketa izango da egitarauko ekitaldi berriena

Berez, antolatzaileak baliatu nahi zuen jai herrikoi bat, kanpotik etortzen den jendeak -Madriletik edo Bartzelonatik, adibidez- aukera izan dezan bertan gaua egiteko. Erretes Lantenoko herritarrek txosna jarriko dute parte-hartzaileei zein ikusleei zerbitzua emateko.

Ohiko egitaraua

Kirol proba horren agerpenak, nolabait, beteko du Peregaña Igoerak utzitako hutsunea, ez baita gehiago egingo. Edonola ere, aldaketa horiek kenduta, dena mantenduko da, gutxi gorabehera, zegoen moduan. 

Umeentzako ekintza andana egongo dira egun osoan eta gastronomiak ere pisu handia izango du: paella txapelketa, parrillada, txokolate jana...

900 pertsonentzako parrillada prestatuko dute odoloste, lukainka eta hirugiharrarekin. Horrez gain, 120 litro txokolate prestatuko dituzte

Antolakuntzak aipatu du, kartelean agertzen ez bada ere, 13:00etan barraskiloak eta txoripanak oparituko dituztela. Parrilladako menua osatuko dute txorizoa, odolostea eta hirugiharrarekin, eta postrea esnekia izango da, Kaikuk oparituko duena. Mertxe Sanchezek azpimarratu du 120 litro txokolate prestatuko dituztela.

Kokapen aldaketa gauerditik aurrera

Jaiaren azken txanpa ez da betiko kokapenean (hau da, plazan) izango, baizik eta handik eta 40 metrora. Horrek esan nahi du, behin Partyman eta suziriak igarota, bertan izango dela Disko Festaren Bonbo Festa ikuskizuna, gehienbat gazteentzat bideratuta egongo dena. Han txosna ere egongo da. 

Berez, jaiaren egitarau osoa honako hau izango da larunbatean:

11:00 // Txupinazoa eta umeentzako jokoak, tailerrak eta puzgarriak

11:00-14:00 // Erretes Lantenoko Motocros klasikoaren (65 eta 85) lasterketa. Euskadiko Txapelketarako puntuagarria. Entrenamenduak

12:00 // Paella txapelketa

14:15 // Paellen aurkezpena

15:00-18:00 // Motokros Txapelketa 

16:00 // Apar festa

17:00-19:00 // Puzgarriak eta ur tobogan erraldoia

20:00 // Sari banaketa

21:00 // Parrillada herrikoia eta txokolate jana

22:30 // Party Man

00:00 // Su artifizialak

00:15 // Zozketa

00:20 // Bonbo festa

Berez, jaiak uztailaren 22an amaituko dira:

05:30 // Kanpaikadak

13:00 // Meza

13:30 // Luntxa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide