Puro Relajo, Akerbeltz, Oihan Vega edota Patxi Perez arituko dira Aiarako Jaietan apirilaren 27tik 30era bitartean

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 14a, 16:40

Puro Relajo eskualdean egindako beste kontzertu batean. / Aiaraldea.eus

San Prudentzio Jaiak ospatuko dituzte Aiaran apirilaren azken asteburuan eta hamaika ekintza antolatu dituzte horretarako. Kontzertuak ez ezik, emakumezkoen herri kirolak, dantza erakustaldiak, kirola edota gastronomia hitzorduak ere egongo dira. Iker Larrazabal pilotaria izango da pregoilaria.

Sanprudentzioak ate joka daude Aiaran eta apirilaren 27tik 30era bitartean Arespalditza hartuko dute ospakizunek.

Iker Larrazabalen pregoiarekin hasiko dira jaiak ostegunean 19:00etan udaletxean bertan eta lau egunez luzatuko dira ekintzak.

Musikaren aldetik, eskaintza zabala izango da eta Fanfarre Beti Jaik, Luhartzek eta DJ Oihan Vegak alaituko dute giroa ostegunean. Puro Relajo, Placton eta DJ Markelinen txanda helduko da ostiralean. Larunbatean Akerbeltz taldea eta DJ A&B igoko dira oholtzara eta igandean Patxi Perezek itxiko du kontzertu sorta.

Horrez gain kirola (pilota, txirrindularitza, bola), haurrentzako ekintzak (parkeak, Xaibor, 'Gora Bihotzak' ikuskizuna, tailerrak) eta aldarrikapen feministak ere egongo dira (Batukada feminista, esaterako). Horri lotuta, eraso matxisten kontrako protokoloa prestatu dute eta jaiak hasi baino lehen saioa egingo dute azaltzeko.

Udalak prestatutako egitarau osoa hemen ikusi daiteke:

Apirilak 27, osteguna

19:00 // Pregoia eta txupinazoa

  • Pregoia Iker Larrazabalen eskutik
  • Portada lehiaketaren irabazleari saria ematea
  • Txupinazo ofiziala
  • Prontxiri ongietorria egitea

19:30 // Aiara Dantza Taldearen erakustaldia eta Fanfarre Beti Jairen emanaldia

22:00 // Luhartz eta DJ Oihan Vega

Apirilak 28, ostirala

10:30 // Kalejira

11:00 // Eskualdeko produktuen azoka

12:00 // Meza San Prudentzioren omenez

13:00 // Danborrada Etxaurren Ikastolaren eskutik

17:00 // Pilota jaialdia Luiaondon

19:00 // Puro Relajo taldearen kontzertua

22:00 // Dantzaldia Placton taldearen eskutik eta jarraian DJ Markelin

Apirilak 29, larunbata

11:30-14:00 // Haurrentzako parkea

12:00 // Haurrentzako tailerrak

16:00-18:30 // Haurrentzako parkea

16:30 // XLII. Jesús Isasi Memoriala Txirrindularitza lasterketa (kadeteak)

17:00 // Haurrentzako tailerra

18:00-20:00 // Bola botatzea Kexaako bolatokian

19:00 // Xaibor

22:00 // Akerbeltz taldea eta jarraian DJ A&B

Apirilak 30, igandea

9:00 // Erakusketarako txakurren Arabako Open txapelketa.

13:00 // Meza

11:00-13:00 // Bola botatzea Kexaan

13:30 // Batukada feminista eta poteoa

12:45 // Emakumezkoen herri-kirolen erakustaldia

14:30 // Adinekoen XXVIII. Eguna, musikarekin girotuta

17:30-18:30 // 'Gora bihotzak' taldearen emanaldia

19:30 // Patxi Perez

20:00 // Odoloste jate herrikoia

Tokiko erakundeak prestatutako egitarautik at, kontzertua egingo dute apirilaren 29an 16:30ean. Emanaldi zaratatsua izango da, Incëndio aiaraldearrek eta Bakounine eta Kial talde bretoiek joko baitute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide